Premontreko Erregelapeko Kalonjeek Lehuntzeko eta Urdazubiko abadiak sortu zituzten XIII. mende hastapenean, eta, ondotik, Izpurako eta Madalena Errekuluzaren priore-etxeak. Elizaren aitzinean gaur egun den“Priorenia” etxea priore ohia da.
Elizaren lehen aipamena 1328ko martxokoa da. Gero Irunberriko jaunen kapera bihurtu zen. Izpurako elizaren eraikin-atxikia, 1568tik goiti, Jondoni Jakobe bideari loturiko prioreak ospitale bat bazeukan. 1828an, Madalenako parrokia Donazaharrekoari lotua izan zen.
Arkitekturaren aldetik, XIV. mendeko eraikin honek ezkila-pareta bat zuen hastapenean. XIX. mendean ezkila-dorre bihurtu zen, kalostra aitzinean zuela. Barnealdean, apaindura (galeriak, erretaula) XVIII. mendearen bigarren erdialdekoa edo XIX. mendearen hastapenekoa izan daiteke.
Hauek ere ikus ditzakegu:
– ate bat (gaur egun murruz hetsia), ipar-aitzinaldean, parrokian anitz ziren “agotentzat”
– XVIII. mendeko hilobi-harlauzak eta bataiarri zaharrak kantorean
– elizatik hurbil den plazan, bidegurutzeko gurutze bat (alde bat – ez hain irakurgarria – Kristo irudikatzen duena; bestea, Ama Birjina)